Hauspoa

HAUSPOA Hezkuntza Sailaren mendeko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoen

barne-antolamendua berriztatzeko proiektua da. Proiektu honek, gure ikastetxeak duen

autonomia baliatuta, ingurunearen eta hezkuntza-komunitatearen ezaugarrietara egokitu

eta barne-antolamendua era ez kanonikoan moldatzeko aukera eman digu.

Proiektuaren helburu nagusiak ikasle guztiei hezkuntza-arrakasta lortzen laguntzea eta

gizabanako legez ekitaterantz eta garapen integralerantz hurbiltzea dira.


Aldaketa nagusiak:

Eskola-ordutegi trinkoa: 8:15etatik 14:15etara

Ordutegiz kanpoko jarduerak: 15:00etatik aurrera

Baliabideen kudeaketa: irakasleak, materiala, gelak…

Eskola-komunitate osoaren parte hartzea

Jarduera motak:

Gainditu-gabeentzako klaseak (Martxan daude urriaren 19tik hasita)

2019/20 ikasturtean behar adina landu ez diren curriculum-alderdiak

sakontzeko klaseak

Irakasgai guztien indartze jarduerak

Konpetentzia anitzak lantzeko tailerrak ( Ziurrenik ez da posible izango ikasturte

honetan martxan jartzea.)