IKT-Sare hezkuntza

IKT

Ikastetxeetako Teknologia-heldutasuneko Ereduak (IKT heldutasuneko ereduak) euskal eskolaren modernizazio teknologikoa lortu nahi du. Helburu zehatzak bultzatu nahi ditu irakaskuntzako aldaketa metodologikoa eta prozesuen digitalizazioa lortzeko: irakaskuntza, administrazio eta, informazio eta komunikazioa prozesuetan.

IKT Heldutasuneko Ereduak ikastetxe batean garatzen diren prozesuak kontuan ditu eta hiru eremutan sailkatzen ditu:

  • Irakaskuntza-prozesuak: ikasgela barruan gertatzen direnak.

  • Administrazio-prozesuak: ikasgelatik kanpo egiten diren kudeaketa prozesu anitzak.

  • Informazio eta komunikazio prozesuak: hauek heziketa-komunitatearen kide guztien arteko komunikazioarekin lotuta daude.

Ereduak hiru maila ditu. Maila horiek, apurka-apurka, areagotu egiten dute ikastetxeko prozesuen digitalizazio-maila eta irakasleek ikasgeletan IKT erabiltzeko duten inplikazioa.

  • Oinarrizko maila: «trebatzea eta erabiltzea»

  • Tarteko maila «ikasgelak digitalizatzea»

  • Maila aurreratua «ikastetxea birtualizatzea»

SARE HEZKUNTZA

Hezkuntza-Berrikuntzarako proiektua, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan Informazio eta komunikazio teknologien uztarketa duena helburu, hau da:

  • Metodologia, teknologia, material berrien eta baliabide digitalen erabilera sustatzea ikasgelan, irakasteko eta ikasteko prozesan.

  • Irakasteko eta ikasteko prozesuan, material eta baliabide digitalak egitea eta horiek geletan erabiltzea bultzatzea. Materialak denon eskura izango dira, euskal hezkuntza sistemaren barruan.

  • Ikastetxeetan metodologia aldaketa gauzatzeko, prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa ematea.