Hezkidetza - Elkarbizitza 

Gure ikasleek behin eta berriro jasotzen dituzte gizonei eta emakumeei buruzko ikuspuntu eta ideia estereotipatuak (sarritan sexistak) bai telebistan, komunikabide ezberdinetan, sare sozialetan eta baita familian ere. Etorkizunean ume hauek heldu izango dira eta emakumeen eta gizonen arteko jarrera desberdinak normaltzat hartzeko arriskua dago, hala nola, diskriminazioa, bortizkeria matxista eta antzekoak.

Hezkidetza, heziketa metodo gisa, sexuen arteko berdintasunean eta diskriminazio ezan oinarritzen da, genero estereotipoetatik kanpo egiten den hezkuntza baita. Sexualitate guztiak aintzat hartzen ditu, identitateen aniztasuna onartuz eta zilegituz. Beraz, ikasleek askatasuna eta aukera izan beharko dute identitatearen auto-eraketa garatzeko eta, modu seguruan, testuinguru honetan, dialektika berri bat praktikatzeko. 

HEZKIDETZA helburu nagusia da gizon eta emakumeen arteko eskubide, tratu, betebehar, itxaropen, baliabide, kargu, espazio, denbora eta aukera berdinak izatea lortzea eta baita generoaren araberako desberdintasunak desagerraraztea.

Gure ikastetxeak hezkuntza ez sexistaren aldeko hautua egin du eta ikasleen arteko harremanak berdintasunetik sustatzeko konpromisoa du, curriculum guztietan zein arlo ez curricularrean genero ikuspegia txertatuz. Horrela, berdintasunean oinarritutako sozializazioa ziurtatuko du eta sozializazio horrek, nesken eta mutilen garapen pertsonala ahalbidetuko du identitate propioren eraikuntzan. 

Orain arte, arlo hau lantzeko eta gure hezkuntza sisteman txertatzeko sentsibilizazio eta ekintza zehatz batzuk egin diren arren, inoiz ez zaio era sistematiko eta estrategiko batez heldu. Honegatik guztiagatik, beharrezkoa ikusten dugu transformazio prozesuan lanean jarraitzea eta plan orokorra, estrategikoa eta sistematikoa egitea, alde batetik, ikastetxeak bizi duen errealitatea aztertzeko eta hobeto ezagutzeko, eta bestetik, ikastetxeko komunitatean eragin eta aldaketa esanguratsua lortzeko, genero-indarkeriarekin loturiko hezkidetza, berdintasuna eta prebentzioa landuz.